MQTT produkzio sare desberdinen arteko komunikazio industrialeko protokoloa, irekia eta malgua
MQTT( Message Queue Telemetry Transport-en laburdura) Industria 4.0 eta IoT aplikazioen ingurunean maiz erabiltzen den makinatik makinarako (M2M) komunikazio arineko protokolo bat da. Estandar ireki bat da (ISO / IEC PRF 20922) eta argitalpen-harpidetza patroian oinarritzen da. TCP/IP pilaren goiko partean funtzionatzen du. Bere helburu nagusia bezero desberdinen eta zerbitzari baten (Agente-Broker) artean mezuak trukatzea da. Bezeroek, harpidetuta dagoen gaien arabera, beren kabuz erabaki dezakete mezu bat beraientzat garrantzitsua den.