Helburua:
Gure bezeroak, hornidura ondasunen fabrikatzailea eta jada linea bat instalatuta eta produkzioan duenak, kontsumo energetikoei, lortutako piezen produkzioari eta instalazioko beste parametro batzuei dagokien informazioa erregistratu eta analizatzea nahi du. Honekin, bai linearen fabrikatzailearen aldetik (azpi-makina desberdinen erabilpen orduak, ordezkoen kudeaketa, nominalarekiko karga portzentajea eta abar.) baita lortutako produkzio/produktibitatearen aldetik ere, probetxu optimoa ateratzea ahalbidetuko duen etorkizuneko erabakiak hartzeko. Guzti hau, optimizatu eta etorkizunean bere bezeroei instalazio eta zerbitzu hobeak eskaintzeko.
Funtzionalitate eta ezaugarriak:
Lineako PLC-aren programazioari, datuak jaso, egokitu eta zentralizatzen dituen funtzioak gehitzen zaizkio hodeira bidaliak izan daitezen, ondorengo esplotazioa erabilgarri egiten duen irakurketa-sistema baten bitartez.
Funtzio hauek plantan dauden PLC-etara moldagarriak dira. Kasu honetan SIEMENS s7400 dira eta beraz, momentu honetan produkzioan dauden instalazioetara aplikagarriak dira.
INISAk bere ingeniaritzako jardueran, aplikazioaren programazioa eta soluzioaren probak burutu ditu, non bezeroari ematen zaizkion bere erabilerarako.
Kasu honetan, aldatu behar izan diren automatizazio elementuak ondorengoak dira:
- SIEMENS abiadura-erregulagailuaren parametrizazioaren adaptazioa kanpo-busen bitartez PLC-ra informazioa bidaltzeko (Profibus).
- Egungo HMI-an aldaketak, erregistratzen diren datuen inspekzioak gehitzeko (Wincc Flexible Tia Portal-en).
- Multzoaren birprogramazioa eta probak. Bukaerako datu-atzemate soluzioa (haserako testak barne) 6 orduan burutu da.
Gaur egun, interesgarriak direla estimatu diren datuak aplikazioak Cloud plataforma batera eramaten ditu, bere ondorengo ustiapenerako euskarri desberdinetatik(PC, mugikorra, tableta) irisgarri den aginte-panel informatibo baten bitartez.
Betekizunak/abantailak:
- Egungo prozesu PLC-etan instalatuta. Esaterako, MQTT bezalako protokoloak gehitu daitezke “broker”-arekin datuak publikatzeko.
- Aplikazioaren aurretiazko garapena ofizinetan. Instalazioaren geldialdi denbora gutxitzen da egokitzapen unean.
- PC/HMI panela erregistroko datuen bat-bateko irudikatzearekin.
- Datu multzoaren “Time Stamp”-a eta erregistratutako informazioaren eskuragarritasuna.
INISA, I4.0 proiektuetan