Helburuak:
Gure bezeroak, prozesatze automatikoko lerroen fabrikatzaileak, igeltsu-plakak elikatzeko eta pilatzeko linea batean kolaborazioa eskatu digu, instalazioaren zati bat programatu eta prest jartzeko.
Enkargu hori AEBn antzeko proiektu bat behar bezala gauzatzearen ondorioa da. Proiektu horrek nabarmen handitu zituen bezeroaren ekoizpen-gaitasunak, eta programatzen eta doitzen parte hartu genuen.
Mugarriak:
- Produktuen metagailu/elikagailuaren martxan jartzea. Honek bere gain hartzen ditu:
- Koadro elektrikoaren hardwarea konfiguratzea eta probatzea. I/O deszentralizatuak, serboeragingailuak, aldagailuak, STRATIX kudeatutako switch-ak, eta abar.
- Rockwell kontroleko PLC-a programatzea, STUDIO 5000 Logix Designer plataforma erabiliz, deskribatutako funtzionamendu-kargen koadernoaren arabera.
- Bezeroarekiko benetako onarpen-probak, makinak helburura bidali aurretik.
- Etorkizunean azken bezeriaren instalazioetan prest jartzea.
Berriro ere, lankidetzak arrakasta izan du, epeetara eta mugarrietara zuzen iritsiz.
Aipatzekoa da INISAko ingeniariek Rockwell-en PLCekin proiektuak egiteko duten prestasuna, aurretik urteetan egindako proiektuen ezagutzagatik eta esperientziengatik, besteak beste, serboeragingailuak, Powerflex aldagailuak, Panelview HMI-ak, RS view, Factory Talk…
Rockwell Automation plataformadun proiektuetan gustura lagunduko dizugu.
INISA, Rockwell teknologiarekin egindako zure proiektuetan.