Helburua:
Beroko estanpazio-prentsa bat elikatzea bi berotze-labeetatik datozen piezekin, hiru besoko elikagailu baten bidez. Horietako bakoitzak hiru ardatz ditu (9 ardatz guztira), ardatz birtual batekin sinkronizatuak, langileak malgutasunez definitutako ibilbideari jarraituz. Horretarako, Siemens Sinamics serboak ditugu, ProfiNet IRT (isochronous real time) sare baten bidez Siemens Simotion D455-2 kontrolatzaile bati konektatuta.
Emaitza, fidagarritasun eta errepikakortasun handiko elikagailua da, hartze-puntuetan, ibilbidean eta uztean; piezen estanpazio-kalitatea bermatuz eta beharrezko kadentzia mantenduz. Gainera, langileak eskaripean ibilbideak aldatu eta definitzeak ematen duen malgutasuna gehitu behar zaio.
Funtzionalitateak, ezaugarriak eta ABANTAILAK:
Elikatze-sistemak mekanikoki independenteak diren hiru beso ditu, erabiltzaileak definitutako ibilbide batekin sinkronizatzen direnak:
- Erabiltzaileak, makinaren muga mekanikoen barruan, askatasun osoz definitzen du ibilbidea. Ibilbidea, produktu jakin bati loturiko errezeta baten gordetzen da.
- Erabili beharreko beso kopurua langileak aukeratzen du eta errezetan gordetzen da. Bi edo hiru besoren artean aukera dezake, erabili gabeko besoa ibilbidetik kanpo automatikoki utziz/hartuz.
- Behin ibilbidea zehaztuta, sistemak ibilbide hori posible dela egiaztatzen du eta langileari jakinarazten dizkio gatazka-puntuak, prentsarekin talkak, besoen arteko talkak, ibilbide eta abiadura mugak, eta abar.
- Besoek, errezeten arabera konfiguratu daitezkeen sarrera eta irteera batzuk dituzte, piezari eusteko, behar bezala hartuta dagoen egiaztatzeko eta lodiera egokiko pieza bat hartu den eta bi pieza itsatsita ez daudela egiaztatzeko. Todo ello configurable por el operario.
- Espeken kalkulu automatikoa du irteera digitalak aktibatzeko eta sensorika aztertzeko. Kalkulu automatiko hau langileak eskuz alda dezake.
- Siemens Simotion D455-2 kontrolak eta Siemens Sinamics serboek PLCarekin integratutako segurtasuna dute, non ProfiSafe bidez prentsa kontrolatzen duen. Honek, edozein egoeratan makina segurtasunez erabiltzea ahalbidetzen du.
INISA eta zu, sinkronia ezin hobean.