Helburua, berotze labearen 3 zonetan jada parametrizatutako tenperatura eta presioen aginduak izendatzea da produkzio egoera jakinik, hau da, geldialdi motzean / erdikoan / luzean, produkziorako prest ala produkzioan dagoenaren arabera.
Konfigurazioan aurrezarritako arauen arabera, PLC-ak momentuko produkzio egoera ezartzen du automatikoki (Labeko Tracking-a, erritmoa eta labeko produktuen egoeran oinarrituz).
Horrekin, egoeren arteko trantsizioa egiten da, zehaztutako laneko tenperaturetara iritsi arte eta labetik ateratzen den produktuaren antolaketa baimenduz, produkzioan prozesatzeko.
ABANTAILAK:
1. Kostu energetikoen murrizketa (Gasa, oxigenoa)
2. Kontsignak zehazterakoan sor daitezkeen erroreak ekiditen ditu, txandetako langile guztien artean produkzio irizpideak bateratuz.
INISA, logikarekin automatizatuz…