Helburua:
Gure bezeroak, hornidura ondasunen fabrikatzaileak, barra-kode bidez errezetak kodifikatzeko aukeraketa sistema bat gauzatzeko eskatzen digu, errezeten aldaketa erabat eraginkorra izatea lortuz eta ondorengo abantailekin:
- Langileak, makinan bertan, ondorengo lanean erabili behar duen piezaren barra-kodea irakurtzen du.
- Sistemak errezeta egokia errezeten biltegian bilatzen du eta automatikoki parametrizazio zuzena kargatzen du, datuak eskuz sartuz eman daitezkeen akatsak ekidinez.
- Egin beharreko hurrengo errezetaren aukeraketa bizkortzen da. Pistola irakurlearekin irakurketa soil bat. 0 akats. .
- SIEMENS Wincc Flexible plataforman integratua, makinaren aginte-panelean. Beste gailu batzuetan erabilgarria.
- Haririk gabeko irakurketa gailuarekin irakurketa soluzio erraza, iraupen luzeko birkargarekin.
Funtzionalitate eta ezaugarriak:
Instalazio bateko hurrengo lanean (landu beharreko hurrengo errezeta) erabili beharreko piezen aukeraketan eman daitezkeen akatsek, honek ezohiko eran funtzionatzea ekar dezake, ondorioz ekipoetan eta agian pertsonetan kalteak eraginez.
Sistema honek errezeten definizioa kudeatzeaz arduratzen den pertsona batek hauek parametrizatu ditu eta langileek, pistola irakurgailu bitartez, makinan kargatu beharreko piezari itsatsitako kodigoa irakurtzea egiten dute. Era honetara, prozesuan ez dago akats aukerarik.
INISAk beharrezko ingeniaritza jardueran, erabili beharreko kodifikazioa eta irakurgailu egokia aukeratu ditu, aplikazioaren programazioa egin du eta soluzio osoaren probak burutu ditu, non bezeroari ematen zaion bere erabilpenerako.
Betekizunak:
- Kodigoak irakurtzeko haririk gabeko pistola.
- Bezeroren partetik, irakurriak izan behar duten piezen kodifikazioa. Kodigoak sortzeko programak entregatzen dira errazteko.
- PC Panela / Ordenagailua, makinan kargatuko den errezeta sistemarekin.
- Makinako langilearentzat prozesuaren deskripzio-bideoa.
INISA, industrian produktuaren kodifikazioa eta Tracking-a