BEZEROA: Packaging soluzioen ekoizlea.
SECTOREA: Elikadura.
ZERBITZUAK: Aholkularitza, hornikuntza eta datuen atzemate eta kudeaketa sistema baten instalazioa.
Fabrikako plc-etan dauden eta beharrezkoak diren produkzioko aldagaiak identifikatzea da eskatutakoa, modu bidirekzionalean (irakurketa eta idazketa) hauek nabigatzaile bateko sarbidearen bidez baliagarri izateko, modu honetara informazioa maila altueneko sistemarekin elkar eragitea lortuz.
Honek fabrikako produkzioa eta produktibitatea jakitea ahalbidetuko du, prozesu eta jarduera errealari dagozkien erabaki operatibo egokiak kudeatuz.
INISAk egin beharrekoak hauek dira:
– Fabrikako komunikazio industrialaren azpiegituraren diseinua.
– Beharrezko prozesu-aldagaien komunikazio zentralizatua.
– Produkzioaren irudikatzea BYOD edo fabrikako gailuetan, sartze mailekin (PCak, tabletak, mugikorrak).
– Informazioaren komunikazioa BBDD-ra bere erregistrorako eta enpresako IT departamenduaren etorkizuneko tratamendurako.
– Guzti honen ezarpena eta probak.
PLC ETA EREMU-BUSAK: Siemens S7 300/400, S7 1500, Profinet, Profibus.
Honekin, enpresa honek eta INISAk Industria 4.0-ranzko hasierako ibilbidea hasten dute, produkzioko datu benetan esanguratsuak modu automatizatuan ezagutuz, non produkzioko erabakiak hartzea ahalbidetuko duten.
Erabilitako sistemak fabrikako hainbat PLC-tatik aldibereko informazioa jasotzen uzten du, fabrikatzaile eta protokolo desberdinetakoak, etorkizuneko instalazio berrietara zabaltzea posible izanik.
INISA, fabrikako datuen kudeaketan eta Industria 4.0-n zure kolaboratzailea