Helburua Android sistema eragilea duen Smartphone/Tablet bat gehitzea da, PLC-ak eta robot bat erabiltzen dituen aplikazio baten egoeren kontrolerako eta irudikatzerako.
Android gailutik (Tableta edo Smatphone-a) eta app espezifiko baten bitartez, TIA Portal V13-rekin programatutako 1200F serieko segurtasuneko Siemens PLC baten bidez, robotaren mugimenduak kontrolatzen dira.
Demo bezala, robotak (kasu honetan Kuka) bere panelean errepikatzen duen bozeto bat marrazten da ukipen-tabletan. Guzti hau INISA-k bere Automatizazio eta Kontroleko, Informatika Industrialeko eta Robotikako departamentuetan sortua.
Honek hainbat abantaila eta erabilpen posible ditu:
- Android gailuetatik PLC serie 12xx/15xx (TIA Portal) edo serie 300/400-etara (Step7 Classic) komunikazioak.
- Android gailuetatik robotetara (beste marka batzuetakoak izan daitezke) komunikazioak.
- Robot baten ibilbide bateko puntuen “teaching”-a plano batean.
- Aplikazioen kontrol edo/eta informaziorako (aberiak, produkzioa, eta abar.) erabiltzaileentzat arruntak diren gailuen erabilera (Tabletak/ Smartphone-ak).
INISA, Automatizazio eta Robotika fidagarria.