Gure esku jartzen den proiektua TIA PORTAL-en azken bertsioan egin beharrekoa da eta ondorengoa jasotzen du:
- CPU 1517F (1500 Seriea) batek kontrolatutako Profinet sarean dauden 90 ekipo.
- Lazo itxian dauden 18 SEW serboakzionamendu.
- 50 G120C “inverter”, STARTCIRVE-rekin kudeatuak eta martxan jarriak.
- 13 encoder absolutu, posizioan kontrolatutako beste hainbeste ardatz parekatuz.
- Posizioan kontrolatutako 6 ardatzentzat neurketa erregela bat.
- Wincc Profesional-en proiektatutako SIEMENS-en 2 ukimenezko pantaila.
- Guzti honen deszentralizazioa hainbat koadro elektrikotan.
PLC-aren, pantailen, serboen eta “inverter”-en programazioa egiteaz gain, guztiaren puntuan jartzea egiten da bukaerako kokalekuan.
Emaitza TIA PORTAL plataformaren programazio eta martxan jartzearen erraminten ezaguera eta erabilera intentsiboa izatea da, etorkizuneko proiektuak aurrera eramateko prestatzen gaituena.
TIA PORTAL eta INISA, ekipo ona.