Helburua:
Gure bezeroak, hornidura ondasunen fabrikatzaileak, ondorengo funtzionalitateak dituen errezeten kudeatzailea aurrera eramateko eskatzen digu:
- SQL-n datuen segurtasun-kopia, merkatuko estandarra.
- Datu baseen segurtasun kopiak/berrezarpenak Excel-en.
- Wincc plataforman integratua, zerbitzari eta hainbat bezero arkitekturan.
- Errezeten parametrizazio aldaketen Log-a (erabiltzaileen identifikazioa eta egindako aldaketak).
- Hainbat prozesu PLC-etara erlaitz bidez konektatu daitezkeen makina-parametroen definizio sistema, zabalgarria eta berrerabilgarria.
Mugarria:
INISAk funtzionalitateen proba operatiboak bere instalazioetan egin behar ditu, 3 prozesu PLC, Wincc zerbitzari bat eta honen 2 bezero simulatuz. Multzoa produkzio errealean eginiko fabrikazio eta test proben ondoren entregatzen zaio fabrikatzaileari. Garapen guztia gure bezeroaren eta INISA-ko Informatika Industrialaren Departamentuaren artean burutzen da.
Funtzionalitate eta ezaugarriak:
Errezeta sistemak kudeatu beharreko aldagaien konfigurazioa Excel-en egiten da, erreminta estandarra. Bertan aldagaien izenak, mota, baliozko limiteak, PLC-an duen kokapena, deskribapen testua hainbat hizkuntzatan, balio onargarrien konparazio tarteak, erabiltzaile unitateak eta abar definitzen dira.
Wincc-n eginiko programazioak, fitxategia irakurtzen du eta SQL-ko datu baseak maneiatzeko eta bere segurtasun kopien esportazioa eta inportazioa egiteko beharrezko estrukturak sortzen ditu.
Norakoan egin beharreko ezarpen fasean, errezeten kudeatzailean aldagaiak gehitzeko aukera dago, Excel-a aldatuz eta erabiltzaileen pantailetan erabiliz bere esportazio eta komunikaziorako.
Errezeten kudeatzailearen funtzionalitateak ohikoak dira, berria sortu, kopiatu, editatu, gorde, testu bidez bilatu, PLC-tik bidali eta jaso (Teach IN), guztiak diskoan SQL euskarriarekin. Segurtasun kopiak eta berrezarpenak Excel formatuan egiten dira, honek beste erreminta batzuekin ikuskatzea ahalbidetzen duelarik.
Erabiltzaileari aurkeztutako errezetak editatu/ikusteko aurkezpen sistema, grafikoki sortzen da erlaitz sistema erabiliz, operadoreari makina parametroen (kasu honetan 400 inguru) kudeaketa erraztuz modu argi eta eraginkor batean.
Gainera, betekizun funtzional bat da errezetetan parametrizazio aldaketen kontrola ematea, parametroren baten aldaketa egiten den unearen logging bat eginaz, aurreko balorea eta berria, egiten duen erabiltzailea, … Informazioa hau, ondoren pantailan erakuts daiteke beharrezko kriterioekin, honela bere jarraipena erraztuz.
Garrantzitsua da aipatzea, proiektua etorkizuneko proiektuetan zabaltzeko eta berrerabiltzeko helburuarekin diseinatzen dela.
INISA, zure Informatika Industrialeko prozesuetan