Esker ona, hori da zuekin, bezero eta hornitzaile, elkarbanatu beharra daukagun sentimendua, INISA-k azken urte hauetan garatu guen bilakaeragatik.
2016 urte honetan, 10era iritsi gara. Hau honela da, 8 giza-baliabide eskuragarri ditugulako, guztiak unibertsitate ikasketekin eta gehienak ingeniariak; kreazio berriko departamentu baten presentzia gehitu dugulako, KRC4 kontrolagailudun KUKA AGILUS Robotaz hornitua, eta zifra borobiltzeko zu, beharrezkoa zaren gure bezeroa, gure jardute guztien bukaerako helburua.
Robotikako departamentu honen helburua, gure automatizazioko zerbitzuen menua zabaltzea da, egungo PLC-en integrazioaz gain robotikako ezarpenak ere eskainiz. Zentzu honetan, giltza eskurako soluzioen ezartze osoa edo bere azpimultzoak aurrera eramatea posible da, fabrikazio zelulen programazioa eta martxan jartzea esaterako.
Momentu honetan, automozio sektoreari lotutako 3 fabrikazio zelula flexible ditugu esku artean, non bertan, EEUU eta Kanadara doazen 9 robot KUKA martxan jarri eta probatuko diren.
Hau guztiagatik, eskerrik asko berriz ere.
INISA, Automatizazioko zure bazkidea.