Gure eginbeharra, kaxa-betetze linea baten programazioa eta doitzea da, kit oso bat lortzeko beharrezko piezekin, non ondoren mihiztatu egiten diren eta erosten duen bukaerako erabiltzaileak montatzen duen.
Eskatutako funtzionalitateentzat, beste gauza batzuen artean ondorengoak dira beharrezkoak: KUKA robotak, prozesuetako PLC-ak, ikuspen artifiziala, materialen kodifikaziorako inprimagailuak, linea maneiatzeko SCADA eta fabrikako 2 mailako konexioa duen MES softwarea.
INISA ingeniaritza bezala aukeratu da proiektuko betetze estazioetako KUKA robotak garatzeko, PLC-etara/-etatik eta beste hornitzaileen gailu desberdinetarako interkomunikazioa egiteko, PLC-en programaziorako eta orokorrean linearen hasieratik bukaerarainoko piezen fluxu automatizatua burutzeko.
Proiektu hau gure hainbat ingeniari ari dira burutzen, prozesuen grapcet-ak, Scadak, programazioa eta serbo eta roboten doitzea egiten; tamaina honetako proiektuak behar baititu.
Azkenean, aurretiazko proba operatiboan eta linearen onarpenaren ondoren, hau bere bukaerako norakoan muntatuko dute automatizatutako produkziorako.
INISA, bere automatizazioei balioa eransten.