Helburua:
Bezeroei salduko zaizkien makinetan instalatuko diren ardatz mekanikoen probetarako saiakuntza-bankuaren programazioa eta martxan jartzea, eraikuntza mekaniko egokia balioztatuz eta bere diseinuan eskatutako prezisio helburuak eta ebazpena betetzen direla ikusiz.
Mugarria:
INISAk balioztatze probetarako soluzioa bezeroarekin lehen kontaktua izatetik bi astetara entregatu behar du.
INISAk armairu elektrikoko ardatzaren kontroleko (Motion axis) ekipamendu elektronikoaz hornitzen du, driver eta SIEMENS-en unitate kontrolez (S120) osatuta dagoen, Profinet Siemens PLC batetara konektatuta eta baita PC batetara ere, saiakuntzaren datuen definiziorako eta hauek jasotzeko.
Bezeroak burutu beharreko saiakuntza programatzen du 5 saiakuntza desberdinen artean, posizio aurrerakuntzak definituz (0,1 mikra), abiadura, eta ardatzaren estabilizazio denborak, segidako aurrerapen eta atzeraldien araberako funtzionamendu patroi batzuen arabera, guzti hau konfiguragarria izanik.
Saiakuntza gauzatzen den bitartean, horretarako INISAk sortutako software espezifiko bat arduratzen da saiakuntzan behatu beharreko aldagaien informazioa erregistratzeaz. Hala nola, abiadura eta posizio konsignak, abiadura irakurketak, posizioa eta ardatzaren kontsumoa. Guzti hau, erregistro bakoitzeko 2 milisegundoko atzemate-tartearekin.
Erregistratutako datuak gorde egiten dira disko gogorrak duen kapazitatearen mugarekin, ondoren bezeroak erabili ahal izateko Excel edo MathLab bezalako grafikazio erremintekin edo saiakuntzei ikusgarritasuna emanez, datuak Cloud plataforma batean utziz.
Egun, lan hau denbora eta funtzionalitateen aldetik balidazio fasean aurkitzen da, etorkizunean prestazio gehiagorekin aktualizatzea baztertzen ez delarik.
INISA, serboardatzen programazioa eta martxan jartzea (Motion axis)