EZAGUTU GURE NOBEDADEAK

INISA AUTOMATION, S.L., AZKOITRI-ren babesle ofiziala
Azkoitiko AZKOITRI triatloi taldearen babesle ofizialak izateaz harro gaude. Beraien balioetan islatzen gara, helburuak partekatzen ditugu eta beraien bilakaeran eta emaitzetan laguntzen diegu. Gure indarrak islatzeko modu egokia dela uste dugu, eta, beraz, zorionekoak gara haiekin talde bat osatzeagatik.

1 milisegundoko saiakuntza-bankuaren handitzea eta kontrol-plaka elektronikoen (PCB) hornidura
Guk aurretik egindako saiakuntza-banku baterako handitze baten ingeniaritza eta hornidura egitea, test bat hasteko kontrol-seinale batera sinkronizatutako 2560 sarrera-seinalerainoko prozesu-denborak neurtzeko.

Elikatzaile/Pilatzaile mekanikoa (Rockwell PLC-a eta eragingailuak)
Gure bezeroak, prozesatze automatikoko lerroen fabrikatzaileak, igeltsu-plakak elikatzeko eta pilatzeko linea batean kolaborazioa eskatu digu, instalazioaren zati bat programatu eta prest jartzeko.
Enkargu hori AEBn antzeko proiektu bat behar bezala gauzatzearen ondorioa da. Proiektu horrek nabarmen handitu zituen bezeroaren ekoizpen-gaitasunak, eta programatzen eta doitzen parte hartu genuen.

Prentsa-lerroaren erretrofita adimendun paletizatu bidez
Existitzen den prentsa-instalazio baten + paletizazioko KUKA robotaren instalazio baten erretrofiterako ingeniaritza garatzea, hauek egokitzeko ekipoak eguneratuz (segurtasuneko PLC + Profinet komunikazioak eta deszentralizatuak + Kuka robot berria + HMI berria), hauek guztiak programatuz eta proiektu elektriko berria sortuz. Prest jartzea instalazioa egiteko programatutako geldialdian (2 aste).

1 milisegundoko saiakuntza-bankua
2560 sarrera-seinale bitarteko prozesu-denborak neurtzeko saiakuntza-banku baten ingeniaritza eta hornidura egitea, testa hasteko kontrol-seinale batekin sinkronizatuta.
INISAk sarrera-seinaleak eta kontrol-seinaleak irakurtzeko plataforma egokia (PLC) hautatzen du, milisegundo bateko bereizmenarekin irakurri ahal izateko, eta, testaren amaieran, seinale guztietarako denborak adierazten ditu.
