EZAGUTU GURE NOBEDADEAK
Kaxen betetze eta ixte linea baten automatizazioa
Gure eginbeharra, kaxa-betetze linea baten programazioa eta doitzea da, kit oso bat lortzeko beharrezko piezekin, non ondoren mihiztatu egiten diren eta erosten duen bukaerako erabiltzaileak montatzen duen.
Kaxa-eratzailearen automatizazioa
Kartoizko kaxak burutzeko kontrol sekuentziaren eta 13 serbotarainoko sinkronismoaren programazioa, non bere tolestaketa eta kolaketaren bitartez Kit erako produktuak barne har ditzakeen, linearen beste parte batetik beteaz, automatizazio horretarako KUKA robotez baliatuz.
Inpregnazio gordailuen automatizazioa
Ingeniaritza honek, inpregnazio jarraituko arraboletan aplikatzeko erabiliko diren likido inpregnazio gordailu batzuen kudeaketa automatizatua bere gain hartzen du. Guzti hau, martxan dagoen linea batean.
Serboakzionamenduak? Baita Rockwell PLC-ekin ere
Automatizazioko ingeniaritza azken bertsioko ohiko PLC-ak erabiliz egiteaz gain (TIA Portal, Omron, eta abar), INISAk espezializazio altuko zerbitzuak eskaintzen ditu beste plataforma batzuetan. Rockwell PLC-ak esaterako, agian Europan gutxiago erabiliak, baina erabilpen ohikoagoa dutenak kontinente amerikarrean.
Robotak eta gizakia kolaborazioan. KUKA Safe Operation
INISAren ezarpen honen funtzionalitatea, nahiz langile zein robotentzat bera de makinako 2 zonetarako sarbidea ziurtatzea da. Bi zonak mundu-koordenadekin definituta, aplikazioa uneoro robotaren posizioa ikuskatzen ari da, honela langilearen segurtasuna bermatuz.