EZAGUTU GURE NOBEDADEAK
MQTT produkzio sare desberdinen arteko komunikazio industrialeko protokoloa, irekia eta malgua
MQTT( Message Queue Telemetry Transport-en laburdura) Industria 4.0 eta IoT aplikazioen ingurunean maiz erabiltzen den makinatik makinarako (M2M) komunikazio arineko protokolo bat da. Estandar ireki bat da (ISO / IEC PRF 20922) eta argitalpen-harpidetza patroian oinarritzen da. TCP/IP pilaren goiko partean funtzionatzen du. Bere helburu nagusia bezero desberdinen eta zerbitzari baten (Agente-Broker) artean mezuak trukatzea da. Bezeroek, harpidetuta dagoen gaien arabera, beren kabuz erabaki dezakete mezu bat beraientzat garrantzitsua den.
Makina Erremintako fabrikatzaile batentzat saiakuntza-ardatzen bankua
Bezeroei salduko zaizkien makinetan instalatuko diren ardatz mekanikoen probetarako saiakuntza-bankuaren programazioa eta martxan jartzea, eraikuntza mekaniko egokia balioztatuz eta bere diseinuan eskatutako prezisio helburuak eta ebazpena betetzen direla ikusiz.
Inisa Lagun Onakekin
Lagun Onak, gure herriko taldeari gure ekarpena egiten urte batzuk daramatzagu. Taldeko kirolak adiskidantza, motibazioa, sakrifizioa, disziplina eta lehiako espiritua eskatzen ditu ezarritako helburuak lortzerako garaian. Hau kirola egiterakoan islatzen da eta gure enpresak eta kirolak balore berdinak elkarbanatzen dituztela ikusten dugu.
Soldadurarako roboten automatizazioa
Autoen karrozeria piezen soldadura eta manipulaziorako 6 robotez osatutako 2 zelulen programazioa eta martxan jartzea.
Fabrika industrial bateko produkzio-datuen kudeaketa
Fabrikako plc-etan dauden eta beharrezkoak diren produkzioko aldagaiak identifikatzea da eskatutakoa, modu bidirekzionalean (irakurketa eta idazketa) hauek nabigatzaile bateko sarbidearen bidez baliagarri izateko, modu honetara informazioa maila altueneko sistemarekin elkar eragitea lortuz.