EZAGUTU GURE NOBEDADEAK
PLC S7 sare bat Ethernet komunikazioetara gaurkotzea
Gure bezeroak, martxan duen produkzioko instalazio batetan, elikadura sektorerako inpresio-bobinen makina baten komunikazioak modernizatu nahi ditu. ETH komunikazioen konbertsioan proposatzen da, lehen BNC sare bitartez egiten zirenak RJ45 kableen bidez modernizatuz, gaur egungo estandarren arabera.
Despaletizazioko zelula robotizatua optimizatzea
Gure bezeroak, FANUC robot baten jarduna optimizatu nahi du martxan duen instalazio batetan. Robot horrek erretilu batean jasotako produktu bukatua desaletizatzen du, ondoren paletizazio-linea berri batean elikatua izateko, bezero bakoitzaren eskaera bakoitzerako konfigurazio egokiarekin.
Produkzioan dagoen prentsa baten diagnostikoa, egiaztapena eta segurtasun-egokitzapena (1215/1997 Errege Dekretua)
Gure bezeroak funtzionamenduan dagoen prentsa baten egokitzapena gure esku jartzen du, RD1215 Errege Dekretuaren araberako arautegia bete ahal izateko, produkzioan dagoen prentsa baten segurtasun-arauak gehituz eta modernizatuz.
Segurtasun-arloan eskumena duen hirugarren batek proposatu eta baliozkotutako neurriak ezarri ondoren, langileek istripuak izateko aukera asko murrizten da eta prentsaren erabileran segurtasuna areagotzen da, ekoizpena mantenduz eta lan-prozesuetan protokolo seguruak sortuz.
BOSCH REXROTH serboeragingailuak zelula robotizatuko mahai birakariak
Gure bezeroak prentsa bateko irteera-mahaia egokitzea eskatzen digu, BOSCH REXROTH markako driver batekin serboakzionatua, kontrol zehatzerekin bai produktuaren harreran eta baita paletizazio-robotaren aurkezpenean ere. Guzti hau, lan-dinamika optimizatuarekin eta produkziora bideratuta.
Bederatzi ardatz sinkronizatuko automozioko prentsa-elikagailua (Siemens Simotion D455-2)
Beroko estanpazio-prentsa bat elikatzea bi berotze-labeetatik datozen piezekin, hiru besoko elikagailu baten bidez. Horietako bakoitzak hiru ardatz ditu (9 ardatz guztira), ardatz birtual batekin sinkronizatuak, langileak malgutasunez definitutako ibilbideari jarraituz. Horretarako, Siemens Sinamics serboak ditugu, ProfiNet IRT (isochronous real time) sare baten bidez Siemens Simotion D455-2 kontrolatzaile bati konektatuta.