EZAGUTU GURE NOBEDADEAK

BOSCH REXROTH serboeragingailuak zelula robotizatuko mahai birakariak
Gure bezeroak prentsa bateko irteera-mahaia egokitzea eskatzen digu, BOSCH REXROTH markako driver batekin serboakzionatua, kontrol zehatzerekin bai produktuaren harreran eta baita paletizazio-robotaren aurkezpenean ere. Guzti hau, lan-dinamika optimizatuarekin eta produkziora bideratuta.

Bederatzi ardatz sinkronizatuko automozioko prentsa-elikagailua (Siemens Simotion D455-2)
Beroko estanpazio-prentsa bat elikatzea bi berotze-labeetatik datozen piezekin, hiru besoko elikagailu baten bidez. Horietako bakoitzak hiru ardatz ditu (9 ardatz guztira), ardatz birtual batekin sinkronizatuak, langileak malgutasunez definitutako ibilbideari jarraituz. Horretarako, Siemens Sinamics serboak ditugu, ProfiNet IRT (isochronous real time) sare baten bidez Siemens Simotion D455-2 kontrolatzaile bati konektatuta.

Kuka Robota paletizazio adimenduneko linean
Gure bezeroak, eta ekoizten ari den instalazio batean, Kuka robot baten jarduera optimizatu nahi du, bukatutako produktua erretilu batetik jaso eta gero paletizatu ahal izateko. Hala, erauzketa bakoitzean jasotako produktuen kopurua (4-6 bentosa) eta paletizazioaren abiadura eta funtzionaltasuna handitu nahi ditu, PLC-en, robotaren eta SCADA programazioaren bidez.

Industria 4.0: Instalazio produktibo baten energiaren eta produkzioaren kudeaketa (Hornidura Ondasunen sektorea)
Gure bezeroak, hornidura ondasunen fabrikatzailea eta jada linea bat instalatuta eta produkzioan duenak, kontsumo energetikoei, lortutako piezen produkzioari eta instalazioko beste parametro batzuei dagokien informazioa erregistratu eta analizatzea nahi du. Honekin, bai linearen fabrikatzailearen aldetik (azpi-makina desberdinen erabilpen orduak, ordezkoen kudeaketa, nominalarekiko karga portzentajea eta abar.) baita lortutako produkzio/produktibitatearen aldetik ere, probetxu optimoa ateratzea ahalbidetuko duen etorkizuneko erabakiak hartzeko. Guzti hau, optimizatu eta etorkizunean bere bezeroei instalazio eta zerbitzu hobeak eskaintzeko.

Stäubli robotekin ingeniaritza zerbitzuak
Inisa Automation-ek, bezeroei zerbitzu hobeak eskaintzeko bilaketa konstantean, robotikako zerbitzuen portfolioari Stäubli markako robotekin eginiko ingeniaritza proiektuen garapen eta ezarpenak gehitu dizkio.
ABB edo KUKA bezalako ohiko robotikako markekin proiektuak aurrera eramatez gain, INISAk esperientzia du Stäubli markarekin arrakastaz burututako proiektuetan. Adibide bezala, zazpigarren ardatzaren gainean mugitzen zen robot baten doitzea eskatzen zuen proiektua aipa genezake.
